vuelta al cole

Eskolara Itzulera

Udaren amaiera. Lanera itzultzea.

Ikastetxeak, institutuak, unibertsitateak betetzen dira. Berriz ibiltzen hasteko denbora, aukeren eta proiektuen garaia. Eta urduritasunarena, kitzikadurarena ere bai.

Egun hauetan, irailero bezala, gogoan ditut nire eskola-garaiak; ikastolara itzultzea, liburuak biltzea edo estutxe berria prestatzea. Eta eskolako lehen egunean, lagunekin elkartzean, konplizitatez beteriko barreak. Baina denak ez dira une zoragarriak, ez. Beldurra ere gogoratzen dut. Bai, ez jakitearen beldurra, tuntuna izatearen beldurra. Nork ez du hori inoiz bizi izan? Haur batzuk egunez egun beldur horrekin bizi dira, ikasturte osoan zehar. Hainbat arrazoirengatik, ikastea kostatzen zaien haurrak dira. Nekagarria izan behar du, gaixoak.

Berrikuntza pedagogikoaren garaiotan, non ikaskuntza aktiboa eta pentsatzen eta egiten ikastearen garrantzia aldarrikatzen ditugun, ez dezagun ahaztu zein den guzti honen abiapuntua: galdetzen ikastea. Jose Antonio Marina pedagogoari aipua eginez, “Adimena, batez ere, arazoak planteatzeko gaitasuna da”. Onar dezagun haur eta heldu guztiok ezagutza mugatuak ditugula eta horrela jakin-minek eta zalantzek muga horiek zabaltzen laguntzen dizkigutela. Hazten laguntzen digutela.

Eta, batez ere, galdetzea ez dela tuntunen gauza, azkarrena baizik.